Gaurkoa egun zoragarria izan da! Gazteak goizeko hamaikak inguruan heldu dira aterpera. Arineketan maletak desegin eta logelen banaketa egin dugu denbora galdu barik jolasten hasteko. Umeak haien artean elkar ezagutzeko dinamikak antolatu ditugu jateko ordua baino lehenago.
Jantokira heldu bezain laster txandak prestatu ditugu eguneroko sukaldeko lanak bana ditzaketen. Jan ostean denboralditxo bat eman diegu deskantsureko.
Errekara joan gara geroago eta talde jokoak antolatu ditugu. Errekan uger apur bat egin eta gero, merienda banatu dugu. Arratsaldean zaldiz ibiltzera joan gara ondoko baserri batera bertan animali desberdinak ikus dezaten.
Afaldu eta gero pijamak jantzi eta hortzak garbitu dituzte eta oraintxe bertan gau jokoak prestatzen gabiltza haientzat.
Bihar beste egun bat izango da eta beste sarrera bat blog honetan.
BIhar arte gurasook!
